Nafarroa langilea gara
Nafarroako Langile Komisioetara afiliatzeko 10 arrazoi
1. Indartsuak gara
CCOO Espainian afiliatu gehien dituen eta jende gehien ordezkatzen duen sindikatua da. Nafarroan ia 1500 delegatu sindikal ditugu.
2. Independenteak gara
CCOO sindikatu transbertsala eta konprometitua da, eta langile guztiendako ditu zabalik ateak. Ez gaude inongo erakunde politiko edota botere ekonomikoren menpe, independenteak gara.
3. Feministak gara
Lantokietan eskubide eta aukera berdintasuna benetakoa izan dadin borrokatzen gara.
4. Eraginkorrak gara
Zure esku jartzen ditugu aholkularitza sindikal, juridiko, tekniko eta lan-orientazioko zerbitzurik onenak.
5. Arduratsuak gara
Guztien ongiaren alde ari gara lanean, eta Nafarroako garapen sozialean parte hartzen dugu, langileen eskubideak bermatzen dituen lan egonkorra sustatuz.
6. Internazionalistak gara
Mugak ez ditugu ulertzen. CCOO Europako Sindikatuen Konfederazioko eta Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioko kide da.
7. Borrokalariak gara
Geure jarduera ezinbestekoa da prekarietatearen kontra borroka egiteko, eta lan baldintza eta soldata hobeak lortzeko.
8. Solidarioak gara
Elkarri laguntzen diogu, eta elkar zaintzen dugu. Elkartasunaren bidez soilik egin dezakegu aurrera gure bizi eta lan-baldintzak hobetzeko bidean.
9. Baliagarriak gara
Zure esku jartzen ditugu zerbitzu eta deskontuak hainbat alorretan, hala nola etxebizitza, aisialdia eta kultura.
10. Zure bultzada gara
Zure enplegagarritasuna hobetzen laguntzen dizugu formazioaren bidez, eta zure gaitasun profesionalak indartuz.